Kaixo lagunok!








jueves, 16 de junio de 2011

Web 2.0

Web 2.0 Tim O'Reilly -ek 2004an aurkeztu egin zuen. Sarearen eraikuntzan inplikatzen duen fenomenoa da Web 2.0. Erabiltzaileok, edukiak modu azkar eta erraz batean sortzeko tresna dugu sarean. Interneten parte-hartzaile aktibo eta kolaboratzaile bihur gaitezke. Web 1.0-a aldiz, web tradizionala da, non erabiltzaileek idazkiak eta irudiak ikusi ditzakete baina ez sortu (ezagunenak blogak izan daitezke).


Web 2.0ren ezaugarri garrantzitsuenetariko bat hauxe da: elkarrizketa ahalbidetzen duen teknologia da. Blog batean idatzitakoari erantzun egin diezaiokegu. Gure iritzia eman, ekarpenak egin, elkarlanean edukiak sortuz eta elkarrengandik ikasiz. Sare sozial birtual, eta era berean erreal bat sortuz.


Erabiltzaileok sortu eta munduko txokorik ezkutuenean ere Internet bidez atzitu daitezkeen webguneak dira. Beraz, Web 2.0 errealitatea da: ikusi, entzun eta irakurtzeaz gain, eduki propioak sortu ditzakegulako.



Beraz, web 2.0ri buruz informazioa izan arren, ikasi dut zehatz mehatz zertan datzan, dituen ezaugarriak zeintzuk diren eta baita ere honek duen eragina publizitatean eta prentsa idatzian.


Orokorrean ikasi dut web 2.0an gertatzen den informazio trukeari esker interneten garrantzia eta partaidetza gero eta garrantzitsuagoa dela.


Informazioa hurrengo web guneetatik hartu dut: adelat1, adelat2 eta adelat3.






























No hay comentarios: