Geletako gaitasunak eta teknologia berrien arteko loturari buruzko hausnarketa bat aurkitzen dugu artikulu honetan.
Unibertsitateko irakasle batek egindako bloggean sartuta dago, Manuel Area Moreira Espianiako La Lagunako Unibertsitatearen irakaslea da. Artikuluan azaltzen zaigu Hezkuntzak duen erronka teknologia eta kultura digitalaren aurrean.
Egin gaitezken galdera honako hau izango litzateke:Informazio eta komunikazioaren teknologiak (IKT) berrikuntza pedagogikoa sortarazi du geletan?
Egilearen ustez, edozein politika hezitzaile baten helburua ikastetxeetan ordenagailuekin praktika hezitzaileei zentzua emoteko eredu pedagogiko bat lortzea izan beharko litzateke irakaslegoaren artean.
Orain arte, alfabetatua izateko testu bat irakurtzea eta idaztea nahikoa zen, baina gaur egun hau ez da nahikoa eta gaur egun hitz egin behar dugu beste kontzeptu bati buruz: kultura digitalean alfabetizazioa, hau da, ordenagailuak erabiltzen ikasi, software-a ezagutu eta informazioa lortzeko, ulertzeko eta sortzeko gaitasunak garatu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario