Kaixo lagunok!








martes, 21 de junio de 2011

Animaliak galtzeko arriskuan.



Bideo honetan, galtzeko arriskuan dauden animali batzuk agertzen zaizkigu. Bideoan sekulako argazki itsusiak agertzen dira, non animaliak euren ehiztariengandik ehizatuta agerten dira, baina errealitatea erreflexatzen du.

lunes, 20 de junio de 2011

IKT berrikuntza pedagokorik sortzen du?

Geletako gaitasunak eta teknologia berrien arteko loturari buruzko hausnarketa bat aurkitzen dugu artikulu honetan.
Unibertsitateko irakasle batek egindako bloggean sartuta dago, Manuel Area Moreira Espianiako La Lagunako Unibertsitatearen irakaslea da. Artikuluan azaltzen zaigu Hezkuntzak duen erronka teknologia eta kultura digitalaren aurrean.
Egin gaitezken galdera honako hau izango litzateke:Informazio eta komunikazioaren teknologiak (IKT) berrikuntza pedagogikoa sortarazi du geletan?
Egilearen ustez, edozein politika hezitzaile baten helburua ikastetxeetan ordenagailuekin praktika hezitzaileei zentzua emoteko eredu pedagogiko bat lortzea izan beharko litzateke irakaslegoaren artean.
Orain arte, alfabetatua izateko testu bat irakurtzea eta idaztea nahikoa zen, baina gaur egun hau ez da nahikoa eta gaur egun hitz egin behar dugu beste kontzeptu bati buruz: kultura digitalean alfabetizazioa, hau da, ordenagailuak erabiltzen ikasi, software-a ezagutu eta informazioa lortzeko, ulertzeko eta sortzeko gaitasunak garatu.

Blogen aplikazio didaktikoak.

Blog honen helburua, didaktika estrategiak ikasteko balio du eta gero irakasle bakoitzak bere gelan zelan aplikatu duen bloga komentatzeko aukera dago. Azken finean, informazioa konpartitzen da eta oso aberasgarria da.
Bloga bisitatzeko egizu klik "hemen".

Blog honetan, musikari esker hainbat gauza landu daitezke. Aipagarria da musikari esker, lotsa gainditzea lortu daitekela. Honek lan emozionala eta fisikoa eskaintzen du.
"Hementxe" egizu klik bloga bisitatzeko.

Azkenengo bloga, ikasleek dituzten akats ortografikoei buruzko aholkuak eskaintzen dira, modu honetan akats ortografikoak gutxituko lirateke.
Egizu klik "hemen".

jueves, 16 de junio de 2011

Web 2.0

Web 2.0 Tim O'Reilly -ek 2004an aurkeztu egin zuen. Sarearen eraikuntzan inplikatzen duen fenomenoa da Web 2.0. Erabiltzaileok, edukiak modu azkar eta erraz batean sortzeko tresna dugu sarean. Interneten parte-hartzaile aktibo eta kolaboratzaile bihur gaitezke. Web 1.0-a aldiz, web tradizionala da, non erabiltzaileek idazkiak eta irudiak ikusi ditzakete baina ez sortu (ezagunenak blogak izan daitezke).


Web 2.0ren ezaugarri garrantzitsuenetariko bat hauxe da: elkarrizketa ahalbidetzen duen teknologia da. Blog batean idatzitakoari erantzun egin diezaiokegu. Gure iritzia eman, ekarpenak egin, elkarlanean edukiak sortuz eta elkarrengandik ikasiz. Sare sozial birtual, eta era berean erreal bat sortuz.


Erabiltzaileok sortu eta munduko txokorik ezkutuenean ere Internet bidez atzitu daitezkeen webguneak dira. Beraz, Web 2.0 errealitatea da: ikusi, entzun eta irakurtzeaz gain, eduki propioak sortu ditzakegulako.



Beraz, web 2.0ri buruz informazioa izan arren, ikasi dut zehatz mehatz zertan datzan, dituen ezaugarriak zeintzuk diren eta baita ere honek duen eragina publizitatean eta prentsa idatzian.


Orokorrean ikasi dut web 2.0an gertatzen den informazio trukeari esker interneten garrantzia eta partaidetza gero eta garrantzitsuagoa dela.


Informazioa hurrengo web guneetatik hartu dut: adelat1, adelat2 eta adelat3.